Huhezinema jaialdia abiatuko dute datorren martitzenean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mar. 29a, 16:35

Pello Gutierrezek zuzendu duen Zain film laburra Sail ofizialean aukeratutakoen artean dago. Argazkia: P.G.

Arkupe kultura etxean eta Herriko Plazan, guztientzako zabalik dauden askotariko ekitaldiak izango dira, doan.

Oinarrian orain arteko egitura izango du MUko Ikus-entzunezko Fakultateko ikasle eta irakasleek martitzenean estreinatu eta egubakoitza bitartean egingo duten hamabigarren Huhezinema euskal film laburren jaialdiak: egubakoitzean, hiru sailetan jaso dituzten lan onenen sariak banatuko dituzte Arkupen –Sail Ofiziala, MUko Ikasleen Saila eta Kutixi saila–; 16:30ean hasiko da ekitaldia.

Publiko guztiarentzako askotariko ekitaldiak iragarri dituzte egubakoitza aurretik, Arkupen, 16:00etan hasita: "Nazioarteko hiru film labur eta Josu Martinezek zuzendutako Jainkoak ez du barkatzen filma eskainiko ditugu martitzenean; eguaztenean, Agur, Etxebeste! filmeko lantaldekoen hitzaldia izango da, eta ondoren, efektu berezien makillaje erakustaldia egingo dugu Herriko Plazan; eta egunean, MUko ikasleen eta Kutixi saileko lanak eskainiko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak