UDAko beteranoek Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute domekan

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 29a, 16:18
Aurreko partidu batean elkartutako beteranoak.

Aretxabaletako futbol taldeko koloreak jantziko dituzte bertako jokalari ohiek datorren domekan. Eguerdian, 12:00etan, jokatuko da partidua eta Lagun Onak talde azpeitiarreko jokalari ohiak izango dituzte aurkari.

"Orain dela hamar bat urte UDAko jokalari ohi batzuk elkartu ginen zerbait egiteko asmoarekin, eta, UDAkabauak taldea sortu genuen", jakinarazi du Mikel Luengo jokalariak eta gaineratu du: "Hasieran areto futbol txapelketatan jarduten genuen, baina badira urtetxo batzuk futbolean gabiltzala". Ibarra futbol zelaian lekurik ez partiduak jokatzeko eta Antzuolara jo izan dute: "UDAko zuzendaritza beti saiatu da lekutxo bat egiten guri, baina gainerako partiduekin beteta egoten da. Eta aurten, lortu dugu, eurei esker, Ibarran jokatzea".

UDAko beteranoen taldean eta UDAkabauak taldean jokalari berdintsuak dabiltzala gaineratu du, gehienak (pare bat izan ezik) UDAko jokalariak izandakoak. Hona hemen domekan elkartuko diren jokalariak:

  • Atezainak: Aitor Perez eta Jose.
  • Defentsak: Jon Torres, Jon Agirre Patas, Asier Manso, Egoitz Garai eta Iker Leibar.
  • Erdilariak: Andoni Rodriguez, Iñigo Arkauz Matiku, Alberto Matalobos, Gorka Dueñas, Imanol Rodriguez eta Mikel Luengo.
  • Aurrelariak: Kepa Azkue, Gorka Otxoa eta Jon Ander Larrinaga Mardo.

Azpeitin bizi den Igor Ezpeleta eskoriatzarrak, ostera, Lagun Onak taldearekin jokatuko du.

"UDAko beteranoen taldearekin urtean partiduren bat edo beste jokatzen saiatzen gara. UDAkabauak, ostera, samurrago elkartzen gara, izan ere, talde beterano mordoa daude Euskal Herrian!", adierazi du Luengok. Eta zale guztiak gonbidatu ditu bertara giro ona ziurtatuta dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak