Aretxabaleta kirol elkartea kudeatzaile bila dabil

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 31a, 11:11

Lan taldea osatzeko kudeatzaile baten bila dabil UDA. Kirol elkartearen sail ezberdinetako beharrak kudeatzeaz arduratuko den kide bat gura du, hain zuzen ere.

Lan talde horretan, marketin eta komertzial sailei dagokienez, babesleen bilaketaz eta fidelizazioaz arduratuko litzateke, baita proiektu berrien sorkuntzaz ere, eta arlo sozialean, eskuartean dituzten proiektu ezberdinak garatzeaz.

Lan eskaintza horrek baldintza batzuk ditu eta hiru esparrutan banatzen dira: trebakuntza, hizkuntzak eta esperientzia.

Formakuntzari dagokionez, heziketa zikloa, goi mailako zikloa edo gradua eskatzen dituzte. Hizkuntzen ezagutzaren partetik, euskara eta gaztelania beharrezkoak dira. Era berean, kudeatzaile lanetan bi urteko esperientziaduna izatea eskatzen da, eta hori, kirol arloan izanez gero hobe.

Kirol talde honetan postu hau eskuratu nahi izanez gero udaretxabaletake@gmail.com helbidearen bitartez bidali daiteke eskaera. Azken eguna apirilaren 9a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak