Bulkada Eguna ospatuko dute Aretxabaletan apirilaren 6an

Aitor Zuazabeitia 2019ko api. 1a, 11:15

Apirileko lehen zapaturako hainbat ekintza antolatu dituzte, beranduago, Lemoan, apirilaren 19a eta apirilaren 22a artean ospatuko den Gazte Topaguneari begira. Gazte bazkarirako txartelak salgai dituzte Urbaltz tabernan.

Gazte olinpiadek emango diote hasiera ospakizun aldarrikatzaile horri 12:00etan, eta, eguerdiko 14:30ean gazte bazkaria egingo da udaletxe zaharrean; gero bazkaloste musikatua antolatu dute herriko hainbat musikariren bitartez giroa alaitzeko.

Arratsaldeko 18:00tan, Mitarte plazan, kontzertu akustikoa eskainiko du Ekiñe Casadok, 19:00etan hasiko den ekitaldiari hasiera eman aurretik.

Bulkada Eguneko ekitaldiaren ostean elektrotxaranga aterako da Urbaltzetik herriko kaleak girotzera; egunari amaiera emateko, Urbaltzeko plazan Virgin Mery DJ seten eta DJ Baltasarren musika emanaldiak izango dira.

Goizean antolatuko diren olinpiadetan eta gazte bazkarian izena emateko Urbaltz tabernan salduko dituzte txartelak. Ikasleentzat eta langabetuentzat 8 eurotan salduko dira, eta gainerakoek, 10 euro ordaindu beharko dituzte. Ernaieko Instagram kontutik ere egin daitezke sarreren eskaerak.

Harremanak estutzeko

Jarrai erakundearen sorreraren 40. urteurrena eta honen ibilbidearen memoria bat eginez, belaunaldi berrien etorrera bultzatzeko aldarrikapen modura sortu zen egun hau. Eskualdeko eta inguruko herri ezberdinetan antolatu dira, gazteen arteko harremanak indartzeko eta baita sortzeko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak