'Aida' opera emango dute apirilaren 6an Arkupen

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 26a, 15:00

Aretxabaletarrek harrera beroa egin zioten La traviata operaren emanaldiari otsailean eta hori ikusita, Aida emango dute oraingoan. Apirilaren 6an izango da, 19:00etan, Arkupen, eta sarrerak salgai daude 5 euroren truke.

Giuseppe Verdi italiarrak idatzitako opera da Aida, eta amodiozko istorio tragikoa du ardatz: Radames, Egiptoko heroi nazionala, Amneris faraoiak duen morroiaren alaba etiopiarraz maiteminduko da, Aidaz hain zuzen ere. 

1871ko abenduaren 24an estreinatu zen obra hori, El Cairon, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Verdi konpositorea dagoeneko ezaguna zen Europan obra hori idatzi zuenerako, eta horren ondoren, are eta ospetsuagoa egin zen. La traviata lez, opera hau ere Sydneyko portuan grabatutako ikuskizuna da. Australiako abesbatzak eta balletak hartu zuten parte bertan. 157 minutu irauten du eta lau ekitaldi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak