Azken unera arte borrokan egin arren ez du punturik eskuratu UDAk

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 24a, 18:51

Amaikak Bat puntuen bila etorri da, baita lortu ere. Azken minuturaino egin du borrokan UDAk berdinketaren bila, baina esku hutsik geratu da (2-3). Partidua berotu egin da bigarren zatian epailearen hainbat erabaki direla eta, bi penalti bata bestearen atzetik etxekoen aurka, esaterako.

Debako taldea sailkapeneko laugarren postuaren bila etorri da, eta etxekoak, ostera, azpiko taldeengandik aldetzeko helburuarekin zelairatu dira. Eta horretarako biek ala biek puntuak behar. Lehen zatian ez dute aparteko jokorik egin ez batak ez besteak, eta lehen gola Amaikak Batek sartu du 38. minutuan. Atsedenaldia iristear zela berdinketa lortu dute etxekoek, Jon Anderrek hain zuzen ere; eta hori garrantzitsua izan da UDAkoendako atzetik ibiltzearen zamarik ez hartzeko.

Zalantzak sortu dituzten penaltiak

Bigarren zatia, ostera, gorabeheratsua izan da. Epaileak kanpokoen aldeko penalti bi adierazi ditu bata bestearen atzetik 60. minutuaren bueltan. Lehenengo jaurtiketa urrundu egin du Iker Arriolabengoa atezainak, baina jokaldi horretan Gilenen falta ikusi du Amaikak Bateko jokalari bat lurrera botatzearren. Zaleek ez dute halakorik ikusi eta berotzen hasi dira. Etxeko jokalariak, ostera, burumakur geratu beharrean, piztu egin dira gol horrekin eta Debakoak estutzen hasi, baita aukeraren bat edo beste sortu ere. Eta orduan kanpokoen hirugarren gola iritsi da defentsaren nahaste une bat aprobetxatuta.

Azken uneetan dena eman gura izan dute etxekoek, eta Asier Urzelaik egin du gola. Berdinketa hurbil ikusi dute eta saiatu ere egin dira; azken jokaldian, esaterako, Arriolabengoa ere Debakoen atera joan da, baina ezin izan da lortu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak