Munduko ipuinak ardatz, Literatura Astea ospatuko dute Kurtzebarri eskolan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 25a, 15:00

Martxoaren 27tik apirilaren 3ra bitartean, Literatura Astea ospatuko dute Kurtzebarri eskolan. Aurtengoa, 28. edizioa izango da, eta munduko ipuinak ardatz hartuta, hainbat lan burutuko dituzte. Gainera, ikasleen familiakoak eta Huheziko ikasleak izango dituzte kontu-kontari astean zehar.

Egitasmoari hasiera emateko, martxoaren 27an, Patxi Zubizarreta idazlearekin solasaldia izango dute. Horrez gain, ipuin kateatuak sortuko dituzte. Apirilaren 3an emango diote bukaera asteari 28. Irakur Maratoiarekin. Azken horretarako, Onintza Enbeita izango dute gonbidatu bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak