Miren Lorea Lana zinegotzia izango da sozialisten zerrendaburua

Mirari Altube Arrese 2019ko martxoaren 20a

Azken agintaldian zinegotzi izan den Miren Lorea Lana arrasatearra berriro izango da PSE-EEren zerrendaburua Aretxabaletan.

Lau urte beteko ditu Aretxabaletan zinegotzi lanetan, eta aurretik, Arrasaten, zortzi urtetan egon zen. Agintaldiaren balorazioa egiterakoan, azaroan, "pozik" agertu zen lau urteok emandakoarekin, eta orduan, dagoeneko adierazi zuen berriro ere errepikatuko lukeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak