Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan dira Ibarra kiroldegian

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 15a, 22:36

Ibarra kiroldegiko kantxa bete dute euskal pailazo ezagunek Musua antzezlanarekin. Ikuskizunak iraun duen denboran umeak hauen koreografia eta txantxez gozatu dute, eta giro bikaina izan da, beraz,  kiroldegian. Gainera, uneoro segurtasun arduraduna hurbildu behar izan da umeak oholtzara igotzear zeudela ikusita.

Guztira 477 pertsona hurbildu dira kiroldegira eta horietatik 350ek aurretik zeukaten erosita sarrerak. Leihatilan ordaindu duten ikusleak 127 izan dira. Ikuskizunaz gozatu nahi dutenen gehiengoak, ez du sarrera azken momentuan erosteko utzi nahi izan badaezpada. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak