Seigarren frontenis txapelketa Gasteizko bikotearendako izan da

Mirari Altube Arrese 2019ko martxoaren 9a

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera eman zion bukaera UDAk aurtengo frontenis txapelketari, eta finalean, Laura Saez eta Inge Sancristobal izan ziren nagusi. Elgetako Mireia Rubio eta Maitena Mañarikua hartu zituzten mendean 22 eta 14.

Hamar bikotek jardun du nor baino nor gehiago eta giro polita sortu da partiduen bueltan, hiru asteburutan, Iturrigorri pilotalekuan. Atzo, jendetza gerturatu zen harmailetara bukaera borobila emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak