Jon Sarasuak herrigintzaren gainean hausnartuko du bihar, Arkupen

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 11a, 12:21

Herrigintzari buruzko hainbat gogoetaren berri emango du hilaren 12an, Arkupen (18:30), Jon Sarasua irakasleak. Pentsamenduak eta ideologiak: betaurreko bifokalekin etorkizunari begira hitzaldia eskainiko du.

Aretxabaletatik Euskal Herrira eta Euskal Herritik mundura, herrigintzari begira etorkizunerako ikuspuntuak eta hausnarketak azalduko ditu Sarasuak. Eta horretarako hainbat abiapuntu aztertuko ditu bertaratzen direnekin.

Lehenik eta behin, XX. mendeko ideologiek gaur egungo gizartean izan duten eraginagatik, hauetatik mantentzea interesgarria izango liratekeen puntuez, eta aldi berean, baztertu beharko liratekeen horietaz arituko da. Horrekin Euskal Herriko herrigintzarako ekarpen posibleen inguruko hausnarketa sustatu gura duSarasuaren arabera, irekitasunerako behar handi bat dago gaur egungo gizartean, eta hain barneratuta dauden ziurtasun ideologikoak lasaitzeko beharra ikusten du; horretarako, iturri ezberdinak begiratzea komeni da. Herrigintzaren garapenerako norabide interesgarri batzuk aztertzen ibili da irakaslea, eta dioenez, betaurreko bifokalekin aztertu beharra dagoen gaia da, hau da, bai gertuko ikuspegi batetik eta baita ikuspegi global batetik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak