'7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena' komedia satirikoa eskainiko du ATX teatroak

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 6a, 17:18

Martxoaren 7an eta Nazioarteko Emakumeen Egunaren bueltan antzezlana izango da Arkupen, Udalak antolatuta, ohitura den lez. 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena obra eskainiko du ATX teatroak, 19:30ean.

Komedia satiriko feminista da eta hiru emakumek antzeztuko dute, Mirian K. Martxantek, Estibaliz Villak eta Aiora Sedanok, hain zuzen ere. Antzezlanean zazpi bekatu kapitalen, eta orokorrean, bekatuaren ideia hartu eta Victor Frankenstein bezala sortutako pertsonaia bati emango diote bizia. Komeria, satira eta sarkasmoaren bitartez, gizarteak "alfonbra azpian ezkutatu ohi duena" utziko dute agerian ATX teatroko kideek 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena antzezlanarekin.

Ekitaldian Zarzaparrilla taldeak jarriko du musika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak