Ospakizunari amaiera emateko 2014an sortutako koreografia bat dantzatu dute lehen hezkuntzako ikasleek elkarrekin.
Aretxabaletako kaleak girotu dituzte goizean Kurtzebarri eskolatik, Arizmendi ikastolatik eta Pausoka haur eskolatik atera diren umeek eta gaztetxoek. Herriko Plazan elkartu dira, eta, hainbat koreografia dantzatu dituzte. Giroa kaleetara eraman dute ostean, Irulitza txarangak lagunduta, eta, Ilargi plaza alboko kantxan elkartu dira hamaiketakoa jateko.
Ospakizunari amaiera emateko 2014an sortutako koreografia bat dantzatu dute lehen hezkuntzako ikasleek elkarrekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.