Askotariko mozorroak Aretxabaletako Aratusteetan

Aitor Agiriano 2019ko mar. 3a, 16:10

Aurrez prestatutako mozorroa soinean jantzi eta urteko festa egun koloretsuena ospatzen ari dira Aretxabaletan. Gogotsu zegoen jendea aurtengo mozorro eta karrozak nolakoak izango ote ziren jakiteko eta, beste behin, aho zabalik utzi dituzte Durana kalean barrena bildu diren debagoiendarrak.

Hona hemen mozorro lehiaketan sarituak:

16 urtetik beherakoak:

  • 1. Ferrariak
  • 2. Maripertxentak
  • 3. Mafia italiarra
  • 4. Maria Bros
  • 5. Kadillak mafia

16 urtetik gorakoak:

  • Originalena: Clica corriendo
  • Animazio onena: Queen
  • Muntaia onena: UDA
  • Talde txiki onena: Matriuska
  • Hainbat adinetako talde onena: Billarra eta futbolina

Apaindutako balkoi dotoreena: Nerea Etxeandia

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak