Hiru Txirlo txapelketa berezia jokatu dute Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko martxoaren 3a

Hiru Txirlo Joko Botaldi Bereziak txapelketa jokatu zuten atzo, Aretxabaletako bolatokian. Aurten, Gipuzkoan, 50. urteurrena ospatzen ari da txapelketa, eta hori dela eta, jardunaldi bereziak antolatu dituzte.

Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren 50. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta horren harira, ohiko txapelketaz gain, bola joko txapelketa bereziak ere izango dituzte Gipuzkoako taldeek.

Atzo hasi zen txapelketa berezia Aretxabaletan, eta txapelketak, maiatzaren 18an Lasturren jarraituko du, ondoren irailaren 21ean Elgoibarren eta abenduaren 15ean Leintz Gatzagako bolatokian izango da azken hitzordua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak