Emakumezkoen VI. Frontenis Txapelketako finala jokatuko da martxoaren 8an

Aitor Zuazabeitia 2019ko mar. 2a, 11:30

Txapelketari amaiera berezia emanez datorren ostiralean, martxoak 8, jokatuko dira emakumezkoen frontenis txapelketako azken partiduak.

Otsailaren 17an jokatu ziren final laurdenetatik sailkatuak C eta D multzoetan banatu dira. Hortaz, finalaurrekoetan, Mireia Rubio eta Maitena Mañarikua, Maite Fraile eta Amaia Gaztañagaren aurka neurtuko dira C multzoan. D multzoan berriz, Agurtzane Elkorok eta Oihana Matak, Laura Saezen eta Inge Sancristobalen aurka jokatuko dute.

C multzoko bikoteak 20:00etan jokatuko dute eta jarraian D multzoko bikotearen partiduari emango diote hasiera.

Finalari tartetxo bat eskainiko zaio, eta bien bitartean, gaztetxoen partidu bat jokatuko da. Txapelketako final handia arratsaldeko 21:30ean izango final-aurrekoetan sailkatu direnen artean.

Giro ederra espero da hamar bikotek jokatu duten txapelketako azken txanpa honetan, eta parte hartzaile guztiek izango dute saria. Irabazleek, 200 euro eta txapela eramango dituzte eta bigarren sailkatuentzat 100 euroko saria izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak