'Aulki hutsak' filmaren bueltan Eider Otxoa dolu-lagunarekin solasaldia egingo dute

Mirari Altube Arrese 2019ko otsailaren 25a

Iñaki Peña medikuak zuzendutako Aulki hutsak filma emango dute gaur, otsailak 25, udaletxe zaharrean (18:00) Loramendi elkarteak antolatuta, eta ondoren, Eider Otxoa aretxabaletarrak dolua ardatz duen solasaldia eskainiko du.

Doluaren gainean egiten da berba Aulki hutsak dokumentalean, heriotzaz eta bizitzaz dihardu, eta profesionalen esperientziek eta pertsonen bizipenek osatzen dute kontakizuna. Bizipen horiei jarraipena emango diete gero, udaletxe zaharrean elkartzen direnek Otxoak gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak