Tarragonan izan dira hainbat aretxabaletar elkartruke baten bueltan

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 24a, 19:58

Montferri (Tarragona) herriko elkarte batekin elkartrukea egin dute Aretxabaletako Urbaltz elkarteko 30 bat lagunek, eta han izan dira asteburuan. Ekainean bisita itzuliko diete kataluniarrek.

Aste bukaera bete-betea izan dute eta elkar ezagutzeko hainbat une izan dituztela adierazi dute joandakoek; mahaiaren bueltan, esaterako: "Eurentzat hain garrantzitsua den calsotada egin dugu herri bazkari baten aitzakian, 130 lagun elkartu gara", adierazi du Gari Iturbek.

Inguruko parajeak erakutsi dizkiete eta bertako monasteriora joan dira bisitan. Herrian bizibide dituzten hainbat lanbide ere ezagutu dituzte: "Eztia egiten dute, cava ere bai, baita etxeko garagardoa ere. Eta hori guztia bertatik bertara ezagutu dugu". Kontzertuak ere izan dituzte, bai bertakoek eskainitakoak, bai Aretxabaletatik joandakoek.

Gaur, domeka, ostera, paellaren bueltan elkartu dira: "Aretxabaletatik 30 lagun joan gara eta bertakoen etxeetan egin dugu lo. Benetan gustura egon gara", gaineratu du Iturbek. Ekainean bueltan jasoko dituzte Montferrin harrera egin dieten lagunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak