Beste urte batez, Aratusteen etorrera girotu du Txapel Txinek Aretxabaletan

Miren Arregi Amasorrain 2019ko ots. 24a, 13:46

Inauteriei ongi-etorria emanez, Txapel Txin eguna ospatu zuten atzo Aretxabaletan. Musika, antzerki-ikuskizunak, Txapel Txinen pregoia... Egun oso jai-giroaz gozatu zuten herritarrek.

Pregoia aldarrikatzailea izango zela iragarri zuten antolatzaileek eta halakoa izan zen; izan ere, "estatu kolpea" eman zuen atzo Txapel Txinek, eta Inauteriak bukatu bitartean herriko alkate izango dela aldarrikatu.

Plaza bete egin zen 2007an sortu eta dagoeneko herrian ondo errotuta dagoen pertsonaiari ongi-etorria emateko. Ez zen bakarrik etorri, Txin Txin bere laguntzailea lagun izan baitzuen uneoro. Pregoiaren ondoren, torrada onenen egileei eta txapel dotoreena zeramanari sariak banatu zizkieten. Ondoren, txistorra eta sagardoa eskaini zieten Plazara hurbildu zen pertsona orori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak