Bilbao Mendi Film Festivalen iazko ekitaldian aurkeztutako Tor ikus-entzunezkoa (40 minutu) emango dute hilaren 26an, martitzenean, Arkupen (19:00). Tor des Geants ultratraila du oinarri film horrek, eta, hain zuzen, horren protagonista eta iazko irabazle Silvia Trigueros (Barakaldo, 1976) izango da hango bizipenen berri ematen. Atlhon-eko prestatzaile fisikoa den Kepa Larreak egingo dio lagun solasaldi horretan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.