Zuhaitzak landatzera joateko dei egin dute domekarako

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 21a, 19:10
Zuloak gertu Txarapeako berdegunean.

Zuhaitz Eguna antolatu du Udalak domekarako, otsailaren 24rako. Aurten, Txarapea ibilbidean egingo dute landaketa, eta, hara taldean joateko, 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan.

Landaketa lanetan jarduteko, Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Basabeazpi eta Almen guneetako ikasleak eta horien gurasoak gonbidatu dituzte, aurreko urteetan lez. Eta horiei laguntzen eta eguneko kontuak koordinatzen jardungo dute, beste behin, herriko Landaketa Taldiak eta Makai basogintza enpresak. Landatuko diren zuhaitzen gaineko argibideak eta landatze lanetarako aholkuak emango dizkiete elkartutakoei.

Udaleko Ingurumen Sailak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu ikasleak, irakasleak zein gurasoak, baita gainerako herritarrak ere, egun horrek aurreko urteetan izan duen arrakasta lortze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak