Frontenis txapelketaren bigarren kanporaketa domekan

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 20a, 13:07

UDAk antolatutako Emakumeen Frontenis txapelketa aurrera doa, bide onetik joan ere. Otsailaren 24an, hamar partidu jokatuko dituzte Iturrigorri pilotalekuan; 09:00etan lehenengoa eta 13:00etan azkena.

Emakumeen Frontenis Txapelketaren lehen kanporaketa gaindituta jakinekoak dira azken faserako sailkatu diren lehen bi bikoteak: Miren Rubio eta Maitane Mañarikua eta Agurtzane Elkoro eta Oihana Mata. Azken bikote horrek, beste baten ordez jokatu zuen, baita sailkatzea lortu ere. Joan den zapatuan Aretxabaletako eta Elgetako bina bikotek jardun zuten nor baino nor gehiago, eta Arrasateko batek. "Goiz benetan polita pasatu genuen, nahiz eta ikusle asko ez gerturatu", adierazi du Oihana Matak.

Domekan, UDAk antolatutako txapelketaren bigarren kanporaketa izango da (09:00etatik 13:00ak bitartean), eta Iturrigorri pilotalekuan elkartuko dira honako jokalariak: Rosa Ojuel eta Lore Martinez, Idoia Serna eta Idoia Elkoro, Bea Zabala eta Rakel Zamalloa, Maite Fraile eta Amaia Gaztañaga, eta Laura Saez eta Inge Sancristobal. 

Lehenengo bi bikoteak sailkatuko dira oraingoan ere martxoaren 8ko final-laurdenetarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak