Udaleku irekien ordutegiaren gaineko kontsulta egingo die Udalak gurasoei

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 18a, 08:58

Udaleku irekien prestaketa lanak hastear da Udala, eta aurretik, ordutegiaren gaineko galdeketa egingo die gurasoei. Izan ere, azken urteetan guraso asko joan direla ordutegiaren aldaketa eskatzera diote. 5 eta 12 urte arteko umeak dituzten gurasoek bi proposamen jasoko dituzte eta bozkatzeko aukera gaurtik hilaren 28ra arte dago zabalik.

Hona hemen proposatutako bi aukerak:

  • Astelehen, martitzen, eguazten eta egubakoitzetan 10:00-12:30 eta 15:00-17:00; eta eguenetan, 10:00-17:00.
  • Astelehen, martitzen, eguazten eta egubakoitzetan 9:00-13:00; eta eguenetan, 9:00-17:00 (egun pasa).

Horietako bat aukeratu behar da, eta Arkupen, kiroldegian eta udaletxean izango diren postontzietako batean sartu.

Otsailaren 18tik 28ra egongo da bozkatzeko aukera, eta iragarri dute ordutegi bozkatuena izango dela aurtengo udaleku irekietarako kontuan hartuko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak