Urtero lez Antzerki Asteak ez du hutsik egingo Kurtzebarri eskolan, eta beste behin, antzezlan eta saio mordoa antolatu dituzte bai gainerako ikaskideendako, bai guraso eta senideendako. Astelehenean, hilaren 18an hasi eta eguenera bitartean aretoan izango da zer ikusi eta zer entzun Lehen Hezkuntzakoen eskutik. Gurasoendako saioak 17:30ean izango dira.
Lehenengo eta bigarren mailakoen txanda izango da astelehenean eta martitzenean, eta horiek eskainiko dituzte besteak beste: Eguzkia baino ahaltsuagoa, eta Ametsetako jolas parkea antzezlanak, Musu abestia, esaera zaharrak eta aho-korapiloak, eta euskal dantzak.
Eguaztenean eta egunean hirugarren eta laugarren mailakoek hartuko diete txanda eta Supershow ikuskizuna eskainiko dute; bertsoak, Axa-Mixa ahokorapiloak, clap-rap eta gehiago izango direla iragarri dute.