Eskola arteko gimnasia erritmiko topaketan izango dira UDAkoak

Aitor Zuazabeitia 2019ko ots. 12a, 10:00
Hainbat gimnasta topaketa batean.

Benjamin mailako gimnastek topaketaren lehen fasea izango dute Arrasaten, Uarkapen, otsailaren 16an. 

Datorren zapatuan eskolen arteko gimnasia erritmiko topaketa izango da Arrasateko Uarkape kiroldegian. Txapelketa horretan UDAko gimnasia erritmiko saileko kirolariek ere hartuko dute parte, Aretxabaletako Kurtzebarri eskolakoek eta Arrasateko Arizmendi Ikastolakoek (Arimazubi); 15:30ak eta 19:30ak artean izango da topaketa.

Hona hemen gimnastak:

  • Kurtzebarri eskolakoak: Maier Arrieta, Maialen Gallo, Iraide Zabala, Haizea Galan eta Haizea Gracia.
  • Arizmendi ikastolako Arimazubi gunekoak: Noa Laiseka, Olaia Romaña, Ilargi Martin, Maddi Moto eta Maialen De Miguel.

Benjamin mailako txapelketa honen bigarren fasea apirilaren 6an egingo da Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak