Balio historikoa duten herriko hainbat eraikin identifikatu ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2019ko otsailaren 11

Udaletxean, Arrate jauregian, jarritako plaka.

Herriko hainbat eraikini, balio historikoa aitortu nahian, plakak jarri dizkiete identifikatzeko. Udaletxean, parrokian eta udaletxe zaharrean jarri dituzte plaka horiek, hiru hizkuntzatan –euskaraz, gazteleraz eta ingelesez–, eta jauregiaren izena eta eraiki zeneko mendea zehaztuta.

Aurrerago, Otalora jauregiari ere jarriko diotela plaka iragarri dute Udal ordezkariek.

Eraikin horien gaineko informazio guztia dago jasota Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak