Maskaren zirriborroak egin zituzten lehenengo, paperean, elkartutako guztien artean, umeek zein helduek jardun zuten lan horretan, hamabost bat lagunek. Eta gero, atzera utzitako materiala erabili zuten aurpegia estaltzekoak egiteko; zuloak egin, josi, margotu… ez zuten aspertzeko unerik izan. Emaitza, ostera, ezin dotoreagoa izan zen eta hori erakusteko gurasoen aurrean paseoan egin zuten neska-mutikoek.