Emaitza politak lortu dituzte UDAko karatekek Azkoitian

Aitor Zuazabeitia 2019ko ots. 8a, 10:07

UDA kirol taldeko karatekak Azkoitian izan ziren urtarrilaren 29an jokatu zen txapelketan. Arte martzialetan trebatutako gazteek oso emaitza onak lortzeaz gain, Joanna Perez karatekaren itzulera aipatu behar da.

Arte martzialei dagokienez Aretxabaletan karatea egiten duten gazteek ez daukate parekorik, edo behintzat hala izan zen Azkoitian jokatutako txapelketan urtarrilaren 29an. UDA kirol elkarteko karate borrokalariek lortutako emaitzak txalotzekoak dira, parte hartu zutenen artean inor ez baitzen hirugarren postutik behera geratu.

Aretxabaletarren artean nagusiena, Odei Vazquezek 75 Kg-tik beherako Kumite modalitateko lehen postua lortu zuen. Oxel Vazquez bestalde, aurrekoaren anai gaztea, ez zen gutxiagorekin konformatu eta 67 Kg-tik beherako Kumite modalitateko lehen postua bereganatu zuen. Txapelketako albiste nagusia, ordea, Joanna Perez karatekaren itzulera izan zen. Perezek, lesio batetik itzuli berri zegoenak eta urtebete baino denbora luzeagoan lehiatu barik zihoanak, lehen postua lortu zuen Kata modalitatean. Odilo Vazquez entrenatzaileak lesioa guztiz sendatuta eta hura izan ez balu bezala lehiatu zuela aipatu zuen, egindako esfortzua zoriontzeko modukoa dela adieraziz. Amaitzeko, baina ez garrantzi gutxiagorekin, Eneko Calvo karatekak 84 Kg-tik beherakoen Kumite modalitateko hirugarren postua eskuratu zuen.

Txapelketak gertatzen

Aretxabaletako arte martzialetan lehiatzen duten gazteak maila onean daudela esan beharra dago, hala erakutsi dute eta hurrengo hiru txapelketak prestatzen hasi dira dagoeneko.

Lehena martxoak 9an jokatuko dute Donostian 21 urtetik beherakoen estatu mailako junior kategorian.

Martxoak 17an Euskadiko Txapelketan ere izango dira Oñatin, eta hilabete bereko 23an Kantabriako Astillero herriko txapelketan ere parte hartuko dute.

Azkenik, txapelketez gain, Getxon antolatu diren entrenamenduetara joango dira otsailaren 23an eta martxoaren 24an.

 

Irudian ezkerretik eskuinera: Eneko Calvo, Oxel Vazquez, Joanna Perez, Odei Vazquez, eta Odilo Vazquez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak