'Matematika eskuetara' saioa izango da Kukumiku guraso elkartean

Aitor Zuazabeitia 2019ko ots. 1a, 17:30

Leire Arana irakasleak matematikaren ikuspegi hezitzaileari buruzko saioa  emango du. 3 eta 6 urteen tarteko umeen heziketan matematikak daukan garrantzia landuko du otsailak 4an, Kukumiku elkartean 17:30ean.

Kukumiku elkartean emango den saio honen helburua, hiru eta sei urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei adin horretan matematikak daukan garrantziaz ohartaraztea da. Haur hezkuntzan dauden umeek jolastu besterik ez dutela egiten uste da, eta jolasen bitartez matematikarekiko erlazioa estutzea  oso mesedegarria  dela ziurtatzen du irakasleak, eragiketak  egiteaz eta zenbakiak idaztetik askoz haratago doan gai bat delako, umearen buruan gertatzen ari den prozesu horretan, pentsamendu matematikoaren garapena jarraitzea oso garrantzizkoa delako.

Hirugarrenekoz ekarriko du Leire Aranak gai hau Kukumikura. Bertan, umeekin arratsalde lasai bat pasatzeaz aparteumearen hazkundearen eta gurasotasunaren inguruko hausnarketak egiteko lekua delarik.

Leirek saio erlaxatu bat izatea espero du, bertaratzen den jende guztia gustora egon dadin eta ikasitako gauzen laguntzarekin etxera itzultzea umeekin jolasteko eta momentu matematiko horiek bizitzeko gogoarekin.

Otsailaren 4ko saioan ildo teorikoa eta Leirek berak sortutako materialak erabiliko dira. Oso etapa sentsoriala izanik zentzumenak aktibatzetik hasiko da saioa, posible izanda ezer erosi gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak