Emakumezkoen VI. Frontenis Txapelketa badator

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 31a, 17:16

UDA kirol elkarteak frontenis txapelketa antolatu du emakumezkoentzat Aretxabaletan. Emakumeen artean kirola sustatzeko txapelketa hau otsail bukaeran hasiko da, eta finala martxoaren 8an jokatuko da Iturrigorri pilotalekuan.

Otsailean jokatuko da  Aretxabaletako emakumezkoen frontenis txapelketaren VI. edizioa. Hilaren 16an hasiko dira partiduak eta martxoaren 8an jokatuko da finala. Irabazleek 200 euroko saria eta txapela eskuratuko dituzte eta beste bikote finalistarentzat 100 euro izango dira. Hala ere parte-hartzaile guztiek eramango dituzte sariak.

Parte-hartzea sustatzen

Txapelketa honen helburu nagusia emakumeen artean kirola sustatzea da, sortuko den giroaz gozatzea eta futbola  ez den kirol bat praktikatzea.

Parte hartze handia espero da, eta orain dela bost urte hurbiltzea lortu zuten jende kopurua batzea izango litzateke aurtengo helburua. Iaz, adibidez, bertan behera geratu zen txapelketa oso bikote gutxi animatu zirela eta. Hala ere, azken urteetako datuen arabera parte-hartzearen goranzko joera nabarmentzen da eta iazkoa kasu isolatu bat izatea espero da. "Aurten herriko emakumeek erakutsitako jarrerarekin, hasierako datuetara iritsiko garenaren sentsazioa deukat". Hala adierazi du Oihana Matak, eta bere ustetan emakumezkoen parte hartzea zelabait jaistearen arrazoia, lehen  emakumezkoen txapelketak oso herri gutxitan antolatzen zirela da. Arazo horrek bultzatuta, txapelketak antolatzen zirenean jende gehiago hurbiltzen zen inguruko herrietatik, baina orain gero eta leku gehiagotan antolatzen dira emakumezkoendako txapelketak eta bakoitzak bere herrian jokatzea nahiago du.

Giroari dagokionez, txapelketako antolatzaileak argi adierazi du: "Oso giro ona egoten da, eta lagun arteko momentu sanoa. Hori bai, partiduetan bakoitza bere onena ematen saiatzen da, inork ez du galdu nahi".

Amaitzeko, aurrekoetan oso lehiakortasun eta giro ona izan da eta aurten gainera finala martxoaren 8an jokatzeak bere berezitasuna emango dio txapelketari.

Partiduak otsailak 16, 17, 23, 24, martxoak 2 eta 8an jokatuko dira. Parte hartzeko izen-emate epea otsailaren 10a arte izango da zabalik, eta 10 euro ordaindu beharko da bikoteko. Ordainketa lehen partiduan egin beharko du bikote bakoitzak.

Izena emateko hona hemen bidea: emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak