Urkuluko urtegiaren betetze maila 12,5 puntu hazi da astebetean

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urtarrilaren 29a

Urkuluko urtegia gaur.

Azken egunotan egin duen euriak Urkuluko urtegia dezente betetzea ekarri du. Duela astebete %75,19an kokatzen zen urtegiaren betetze maila, gaur berriz, %87,68an dago. Abendu erdialdetik aurre alerta egoeran zegoen urtegiaren betetze maila, baina grafikoan ikus daitekeen moduan, dagoeneko maila normala berreskuratu du.

Gipuzkoako Ur Kontsorzioaren grafikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak