Irabazi ezinik jarraitzen du UDAk

Eneko Azurmendi 2019ko urt. 27a, 20:36

Bost partidu zeramatzan garaipena lortu gabe, eta seigarrenean ere ezin izan dute lortu. Bi aldiz aurreratu dira etxekoak, baina bietan berdintzea lortu du Beti Gaztek. Gehiago izan da UDA partidu osoan, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan du (2-2).

Hasieratik partiduaren bila atera dira zelaira etxekoak, eta 31. minutuan lortu dute lehen gola. Urko Pamies de la Hera izan da goleatzailea, jokaldi eder bat modu bikainean bukatu ostean.

Atsedenaldira aurretik joan da UDA. Hala ere, bigarrenean berdintzea lortu dute lesakarrek –Oier Iantzik sartu du gola, 57. minutuan–. Etxekoek ez dute etsi, eta hamar minutu beranduago, berriz ere aurreratzea lortu dute, Igor Oiangurenen golari esker. Pozak gutxi iraun die aretxabaletarrei, bi minutu beranduago berdindu egin dute bigarrenez, Ander Ordokiren golarekin –69.minutua–.

Hortik aurrera, nahi eta ezin etxekoek. Aukera garbiak izan dituzte, baina ezin hirugarrena sareratu. Puntu banaketa, beraz, amaieran. Datorren astean Elgoibar aurkari zuzenari egin beharko dio aurre UDAk, etxetik kanpo.

Mondrak eta Bergarak, galdu

Ohorezko Erregional Mailako beste bi ordezkari debagoiendarrek galdu egin dituzte euren partiduak. Mondrak, 3-0 galdu du Zarautzen eta Bergarak, berriz, ezin izan du Hernaniren aurka etxean (1-2).

Erlazionatuak

Uda-Beti Gazte, argazkitan

Eneko Azurmendi 2019 urt 27 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak