Frontenis txapelketa mistorako bikoteak gertu

Aitor Zuazabeitia 2019ko urtarrilaren 24a

Aurreko txapelketa bateko irabazleak.

UDAk antolatutako txapelketa urtarrilaren 26an eta 27an jokatuko da Iturrigorri pilotalekuan, eta  zortzi bikotek hartuko dute parte; horien artean bost aretxabaletarrak dira.

Bi multzotan banatuko dira partiduak ligaxka erara jokatzeko asmoz. Zapatuko jardunaldietatik multzo bakoitzeko bi onenak domekako kanporaketetara sailkatuko dira eta domekan finalaurrekoak, hirugarren eta laugarren postuak eta amaitzeko, finala jokatuko dira.

Hona hemen partiduen egutegia:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak