Aurten UDAk antolatutako frontenis txapelketa mistoa urtarrilaren 26 eta 27an jokatuko da Iturrigorri pilotalekuan. Izena emateko 10 euro ordaindu behar dira eta txapelketako lehen egunean egingo dira ordainketak.
Finalistek bertako produktuekin egindako saskia jasoko dute txapelketaren antolatzaileen eskutik.