Eskaladako hitzordu bikoitza izango da asteburuan Ibarran

Xabier Urtzelai 2019ko urtarrilaren 21a

Debagoieneko Eskalatzaileak taldeak antolatuta, urtarrilaren 26rako eta 27rako bina txapelketa antolatuko dituzte Aretxabaletako kiroldegian. Zapatukoa boulder txapelketa izango da –izen-ematea, 09:30ean, 5 euro– eta domekan, Eskolarteko Gipuzkoako Ligaxkako lehen proba izango da.

Txapelketa horien gaineko xehetasunak:

Urtarrilaren 26an, urtero moduan, Boulder txapelketa antolatu dute:

-          Bi mailatan banatua, herrikoia eta elitea

-          Izen-ematea: 9:30ean; prezioa: 5 euro.

-          Hasiera: 10:00etan

-          Finalak: 17:00etan

Urtarrilaren 27an, Eskolarteko Gipuzkoako Boulder Ligaxkako 1. proba:

-          Mailak: alebinak, infantilak, kadeteak eta benjaminak.

-          Izen-ematea: egun berean; prezioa: 3 euro

-          Eskalada: 9:30-13:30

-          Diplomak: 13:30-14:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak