Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako umeak, urteroko ohiturari eutsiz, danborradan irten ziren kalera San Sebastian eguna ospatzeko. Sarriegiren martxak jo zituzten, amantala soinean eta eskolan egindako sukaldari-txapela buruan zutela, bertaratu ziren senideen gozamenerako. Gaur eta bihar danbor hotsak besterik ez dira entzungo Donostian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.