Alexandre Dumasen La dame aux camélias nobelan oinarritutako lana da, eta opera erromantikoen artean ezagunenetakoa. Hiru atal ditu obrak, eta guztira, 130 minututako iraupena. Lehen eta bigarren atalak jarraian antzezten dira, eta hirugarrena, atsedenalditxo baten ostean.
Arkupeko datuekin pozik
Jose Miguel Uribarren, kultura zinegotzia pozik agertu da azken urtean Arkupeko film emanaldiek eta antzezlanek izandako harrerarekin: "2018an zehar Arkupen antolatu ditugun ekintzetan izan diren datu positiboak ikusita, programa berdinarekin jarraituko dugu aurten ere, eta bestelako berrikuntza batzuk antolatzera ausartu gara, kasu honetan opera".
Eta datuen berri eman du: "Zineari dagokionez, umeentzat 23 pelikula eskaini dira eta 2.427 ikusle gerturatu. Helduentzat, berriz, 25 pelikula izan dira eta 5.042 ikusle etorri dira. Zine klubak kopuru txikiagoa izan du; 13 pelikulatan 218 pertsona izan baitira". Horrez gain, antolatu diren antzerki emanaldietan Arkupe bete egin dela behin baino gehiagotan jakinarazi du.