Aratusteak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa deitu du Kultura Sailak

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 19a, 08:30

Martxoaren 3an ospatuko diren Aratusteei begira, Kartel Lehiaketa deitu du Kultura Sailak. Lanak aurkezteko epea otsailaren 14an bukatuko da.

Hona hemen oinarriak:

  • Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren neurria: DIN A3an eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira.
  • Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

Aratusteak
Aretxabaleta 2019

  • Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
  • Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • Aurkezpena:

Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta
Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.

Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus (gaia: Aretxabaletako Aratusteak 2019). Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.

  • Kartelak Otsailaren 14a baino lehen entregatu behar dira Arkupe Kultur Etxean edo udaletxean.
  • Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia, Otsailaren 18an jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak