Hasi da lanean Korrika batzordea

Mirari Altube Arrese 2019ko urtarrilaren 18a

Korrika batzordea dagoeneko hasi da lanean; hamabost lagun elkartu ziren eguaztenean; besteak beste, ikastetxeetako ordezkariak, UDAko kideak eta euskalgintzan dihardutenak. 21. Korrikaren etorrera girotzeko ekitaldiak zerrendatu zituzten, eta hamabostean behin elkartzeko asmoa agertu. Hurrengo bilera urtarrilaren 30ean da (18:30), udaletxe zaharrean, eta ateak zabalik izango dituzte interesa duen edonorendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak