"Sexualitatea eta horrekin zerikusia duten beharrei erantzuten dieten zerbitzuak dira sexu aholkularitzak. Sexualitatearen aurrean jarrera positiboa, begirunezkoa eta arduratsua bultzatuko dituen aholkularitza nahiz informazio zerbitzuak hain zuzen ere", adierazi du Karmele Uribarri Ongizate Saileko zinegotziak. Eta aretxabaletar guztiek, inolako ezberdintasunik egin gabe, izango dituztela hango ateak zabalik gaineratu du: "Sexualitatearen inguruan dituzten kezka, zailtasun eta beharrei erantzuna emateko doako zerbitzua izango da". Zerbitzu horretara, gainera, bakarka, bikoteka zein taldean joan ahal izango da.
Sexologiaren zientziatik abiatuta, alderdi biologikoa, psikologikoa eta soziala kontutan hartuko direla zerbitzu horretan ere aipatu du Uribarrik: "Topikoetatik, beldurretatik eta aurreiritzietatik haragoko mezuak transmitituko dira. Sexualitatea bizitzeko dauden modu ezberdinak normaltasun eta errespetuz tratatzea izango da zerbitzu honekin sustatu nahi dena".
Harremanetarako bideak eta egutegia
Sexologia Aholkularitza Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hona hemen bideak:
- Lekua: Prebentzio zerbitzua (Liburutegi zaharra, 2. pisuan)
- Telefonoa: 843 98 52 46 Ext. 38
- E-posta: sexologia-aholkularitza@aretxabaleta.eus
Astelehenean abian jarri eta uztaila arte izango dela zabalik iragarri du, baina funtzionamenduaren arabera luzatzeko asmoa dute.
Hona hemen egutegia:
- Urtarrila: 21
- Otsaila: 4, 18
- Martxoa: 4, 18
- Apirila: 1, 15
- Maiatza: 2, 20
- Ekaina: 10, 24
- Uztaila: 8, 22