Hona hemen gonbidapena:
"2019ko apirilaren 4an Garestik abiatuko da Korrika 21, apirilaren 14an Gasteiza heltzeko.
Eta hori posible izan dadin, ehunka pertsonek egiten dugu, aurretiaz, hainbeste lan.
Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako urtarrilaren 16an, 18:30ean, Loramendi egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorriz.
Bertan Korrika 21en nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango duzu, eta horrela nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain,herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berdinak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatzen dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia.
Korrikak hasieratik aldarrikatu duen legez, Korrikaren helburuak bete daitezen guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezko. Denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Garestik Gasteiza. Ahalegin horretan zeure laguntza estimagarria izango dugulakoan, besterik gabe, hurrengo astera arte".