Kuartel zaharraren gaineko ikus-entzunezkoa egin dute MUko hainbat ikaslek

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 28a, 08:25

Mondragon Unibertsitateko hainbat ikaslek egindako Otalora 27 ikus-entzunezkoa emango dute urtarrilaren 2an, Arkupen (18:00). Eraikin horri eman zaizkion erabilerak –kuartela, haur eskola, musika eskola…– eta gaur egungo egoera jaso dituzte ikasleek hamabost minututan, bota edo ez bota hausnarketa ere egin dute.

Beñat Abasolo eta Nerea Elorza aretxabaletarrek, Markel Bazanbide eta Lorea Otaduy arrasatearrek eta Magali Plazaola hernaniarrak egindako lana da. Emanaldian bertan izango dira horiek ikus-entzunezkoa aurkezteko.

Eraikin horren gaineko dokumentala egin izanaren arrazoia egileetako batek, Beñat Abasolok, azaldu du: "Nik gaur egun kuartelean egiten ditut entseguak nire musika taldearekin. Denbora asko pasatzen dut bertan, esanahi handia dauka niretzat eta ez litzaidake gustatuko eraikin hori botatzea, ezta bertan gaudenok beste norabait bidaltzea ere. Udalak dio eraikina ez dagoela batere ondo, eta hoberena gu beste norabait bidaltzea dela; baina ez digute ezer garbirik esaten", eta gaineratu du: "Gai aproposa zela iruditu zitzaidan herrian iritzi kontrajarriak baitaude, batzuentzat ez dauka esanahirik baina beste batzuentzat handia". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak