Mozorroa jantzi eta urtea lasterka agurtzeko deia

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 27a, 09:01

Iazko San Silvestre lasterketaren hasiera.

Laugarrenez esango diote agur urteari lasterka, aretxabaletarrek. San Silvestre krosa antolatu dute Udalak eta Aretxartek elkarlanean, UDAren eta Basotxoko erretiratuen laguntzarekin eta sekula baino parte hartze handiagoa espero dute.

2019ra takarraran leloarekin eta mozorrotuta agertzeko deiarekin antolatu dute laugarren San Silvestre lasterketa. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta dortsalak ere har daitezke honako bi lekuotan: Belarmeta denda eta Arkupeko harrera. 18 urtetik gorakoek 2 euro ordainduko dute, eta gainerakoek debalde.

Umeen lasterketa 16:45ean abiatuko da eta nagusiena, 17:00etan.

Lasterketa bukaeran otar eder bat eta hainbat opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak