"Proiektu berritzailea da, eta umeen beharretara egokitua"

Amaia Zabala 2018ko abe. 21a, 11:56
EH Bilduk ludotekarako proiektu proposamen bat aurkeztu du 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.
"Egun, bada ludoteka bat herrian, 3 eta 12 urte bitartekoentzat, baina praktikan ez da horrela, 9tik 12ra zintzilik geratzen baitira, adin diferentzia handia dute besteekin eta ez dute batera egon nahi", jakinarazi du Ion Albizuk, Aretxabaletako EH Bilduko zinegotziak. Hori dela eta, hiru adin tartetan banatutako ludoteka proposamena aurkeztu dute.
 

0-5 urte

Udalak egokitutako 250 m2-ko gunean kokatuko litzateke eta gurasoek kudeatuko luketen espazioa izango litzateke. "Egun Kukumikuk duen funtzionamendu bera izango luke, egokiena dela uste dugulako, baina gune berri batean. Gurasoak umeekin jolastu ahal izango diren leku goxo bat izango da", dio Albizuk.

6-9 urte

Gaur egungo ludotekaren espazioan kokatuko litzateke, "baina, egun, bazkide kuota bat ordaindu behar da, eta guk hori kendu nahi dugu, libre izan dadin". Bestalde, ludotekako profesionalen interbentzioa ere "ahalik eta txikiena" izango litzateke.

10-12 urte

Albizuk bereziki nabarmendu du 10 eta 12 urte bitarteko adin tartea, nerabezaroaren hasiera delako; ondorioz, proposamen horretan, 100m2-ko gunea eskaini diete: "Adin honetan eskaintzen diegun espazioak eta profesionalen tratuak baldintzatuko du ondoren gazte hauek 12 urtetik gorakoentzat den gaztelekura joatea edo ez; ondorioz, ezinbestekoa da ludotekako espazio hau haiek beraien espazio sentitzea eta baita eskatzen duten autonomia ematea ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak