Xunba Maratoi Solidarioa izango da Aratz elkarteari laguntzeko

Imanol Beloki Unamuno 2018ko abe. 21a, 09:44
Aratz elkartekoek egindako 'Gure txanda da' kanpaina aurkezpenean.

Abenduaren 29an, zapatuan, Xunba Maratoi Solidarioa izango da Ibarra kiroldegian, Aratz Aretxabaletako Atzeratuen Elkarteari laguntzeko.

11:00etatik 13:00etara izango da, eta parte hartu nahi duenak bost euro ordaindu beharko ditu. Horrez gain, parte hartzen ez dutenek borondatea utzi ahal izango dute. Bertan batuko den diru guztia Aratz elkarteari bideratuko diote. Hori horrela, izena emateko, 943 03 98 42 telefono zenbakira deitu daiteke, info@ibarrakiroldegia.eus helbidera idatzi, edo kiroldegiko harrerara joan. 

Aratzekoen presentzia handitu

"Maratoi solidarioa egiteko proposamena egin ziguten, eta ezin ezetzik esan. Hori horrela, azken kanpainaren esaldia Gure txanda da izan da; beraz, Aratzekoak boluntario lanak egiteko prest izango dira bertan. Asmoa da Aratzekoen presentzia handitzea, eta, bide batez, bertan jasotzen dugun dirua ondo etorriko zaio elkarteari", adierazi du Jokin Antxiak, Aratz elkarteko ordezkariak.

Puzgarriak igerilekuan

Abenduaren 28an, berriz, puzgarriak izango dira igerilekuan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean. Abonatuak direnek sarrera doan izango dute eta abonatuak ez direnek, aldiz, eguneko sarrera ordaindu beharko dute.

Eta urteari hasiera emateko, Loramendi elkarteak Gabonetako parkea antolatuko du kiroldegiko kantxan, urtarrilaren 3rako eta 4rako. Hain zuzen ere, haurrentzako eskulanak, puzgarriak, eta abar izango dira, goizez zein arratsaldez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak