Esklerosi Anizkoitza dutenei lagundu guran

Imanol Beloki Unamuno 2018ko abe. 20a, 11:54

Aretxabaletako Kirol Elkarteak esklerosi anizkoitzaren ikerketa taldeari laguntza eskaini nahi dio. Horretarako, Asier de la Iglesia elkartearen lagun eta saskibaloi jokalariaren bitartez, BioDonostia osasunaren ikerketa zentroarekin harremanetan jarri da, eta, domeka honetan, abenduak 23, klubaren eguna izango dela baliatuz, #esklerosiarekindantzan egitasmoa antolatu du, bertan jasotzen den dirua esklerosi anizkoitza ikertzen duen BioDonostia zentrora bideratzeko.

Gaixotasunari aurre egiteko egitasmoaren aurkezpena eguaztenean egin zuten, eta bertan, Asier de la Iglesia saskibaloi jokalaria izan zen. Bertan, esklerosi anizkoitza zer den jakitea eta horri laguntzeko solidaritatea ezinbestekoa dela adierazi zuen: "Aretxabaletako proiektua oso originala iruditu zitzaidan. Izan ere, gaur egun, nire borroka esklerosi anizkoitza zer den Espainia osoan zabaltzea da. Esklerosi anizkoitzarekin gertatzen zaizkizun %80 ez dira agerikoak izaten, baina horrek ez du esan nahi ez duzunik sufritzen. Beti esaten dut esaldi hau: Euria ari duenean eta bustitzea besterik geratzen ez denean, euripean dantza egiten ikasi behar da!".

Esklerosi anizkoitza ikertzen

Gaixotasunaren inguruan gehiago jakitea ezinbestekoa dela adierazi zuen BioDonostiako Maider Muñozek: "Gaixotasun neurologikoa da esklerosi anizkoitza, eta autoimmunea dela esaten da. Beraz, gure sistema immuneak gure gorputzeko zelulei eraso egiten die; orduan, prozesu horiek ulertzen laguntzen digute ikerketek".

Zapaturako deia herritarrei

"Egitasmo hau aurrera ateratzeko lan egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet emandako laguntzagatik", adierazi du Agurtzane Elkorok, UDA elkarteko presidenteak. Gaineratu zuen domekan Ohorezko Erregionaleko UDA futbol taldeak Anaitasunaren aurka jokatuko duela Ibarran, 16:30ean, eta bertara joateko dei egin die herritarrei. "Sarrera zazpi euro izango da, eta batzen den diru guztia esklerosi anizkoitzaren ikerketara bideratuko da".

Jasan taldearen bideoklipa

Ekimena girotzeko, gainera, Jasan musika taldeak sortutako abestiaren bideoklip bat egin du UDAk, AZK komunikazio agentziaren eta AZ Visual Media taldearen laguntzarekin eta herriko zenbait dantzariren kolaborazioarekin.

Erlazionatuak

Esklerosiarekin dantzan jarraitzeko

Mirari Altube Arrese 2018 abe 19 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak