Maren Negroren irudiarekin egin dute liburutegiko irakur puntua

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 20a, 11:20
Izaskun Leibar (liburuzaina), Maren Negro Gomez eta Ainhoa Cabero (pintura irakaslea).

Marrazki lehiaketa bidez hautatu dute aurten ere irakur puntuaren irudia liburutegiko kideek. Eta lehiaketa hori 11 urte dituen Maren Negro Gomezek irabazi du.

Ainhoa Cabero pintura irakaslearekin batera deitu dute marrazki lehiaketa, eta horra aurkeztu dituzten marrazki guztiak daude ikusgai Arkupeko harreran.

Irabazlearenarekin, ostera, 2019ko irakur puntua egin dute eta hori etxe guztietara banatu egunotan. Hor azaltzen dira, gainera, liburutegiko 2019ko egutegia eta ordutegia.

Gabon egunetako ordutegia

Egun hauetako ordutegia ohiko izango dela gogorarazi dute liburutegiko kideek: astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Zapatuetan goizez bakarrik: 10:00-13:00. Itxita egongo da honako egun hauetan: 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 5 (zapatua).

Neguko gida eskuragai

Beste urte batzuetan lez Neguko Gida kaleratu dute haur, gazte zein helduentzako gomendioekin: "Bertan liburu, musika eta film proposamenak egiten ditugu bailarako beste liburutegiekin elkarlanean", jakinarazi dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak