Trintxerpen izan da Basotxoko kantu taldea

Mirari Altube Arrese 2018ko abenduaren 20a

Urtero egin ohi duten Trintxerpeko abesbatzen topaketan izan zen Basotxoko kantu taldea joan den egubakoitzean. 18 abesbatza elkartu ziren, horietatik hiru debagoiendarrak.

Basotxoko kantu taldeko 27 lagun izan ziren ekitaldian, Jose Ramon Quintanilla zuzendariaren esanetara. Maila handiko emanaldiak izan zirela aipatu dute, eta oso gustura jardun zuten horien artean.

Webgunea abian

Bestalde, Basotxoko kideek jakinarazi dute Debagoieneko gainerako erretiratuekin batera webgunea sortu dutela: jubilatuakdebagoiena.com Han jasoko dituzte erretiratuen gaineko albisteak eta kontuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak