Aretxarteko merkatariak aurten ere egutegiak oparitzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 19a, 15:40

Pozik jaso dituzte Aretxarteren egutegiak herritarrek. Beste behin ikusmina sortu du egutegi horrek, eta egunotan dabiltza oparitzen bezeroen artean; 2.700 banatuko dituzte guztira.

Bestetik, zigiluen kanpaina ere abian du Aretxartek; sei zigilu lortutakoan zozketan parte hartzeko aukera dute herritarrek. Zozketa hori urtarrilaren 7an egingo dute, eta sariak izango dira honako hauek: 200 euroko bonua eta 50 euroko 38 bonu. Udalaren  20+10 bonuek, –20 euro ordaindu eta 30 euro gastatu– ostera, arrakasta handia izan dute beste behin. 405 bonu jarri zituzten eskuragarri eta guztiak agortu dira hamar egunetan.

Merkatariek, bestetik, ahalegin handia egin dute erakusleihoak apaintzen, eta onenak saria jasoko du –plaka eta 300 euroko bonua– abenduaren 28an; Gabon mezu onena duena ere sarituko dute –150 euroko bonua–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak