UDAko karate taldeko kideek bikain jardun zuten beste behin.
Infantil mailan, kata modalitatean, gerriko zuri-horitik berderainoko kategorian, Daniel Nespereira izan zen txapelduna.

Kimuetan, gerriko zuri-horitik laranjara arteko mailan, Iñigo Uribeetxeberria hirugarren postuan sailkatu zen eta Lander Ceberino laugarren. Kumite modalitatean, infantiletan, (50 kiloz azpikoak) Garikoitz Martinek bigarren postua lortu zuen.

UDAko kideek kirolari guztiak zoriondu dituzte: "Zorionak txapelketan zehar erakutsitako gogo, ilusio eta pasioagatik". Eta gurasoei eskerrak eman dizkiete: "Eskerrik asko emandako laguntzagatik, babes hori gabe txapelketa antolatzea ez litzatekeelako posible izango".
